Bizarain Ikastolako ikasle eta irakasleak gaur irten dira kalera santa eskean.
Bizarain Ikastolako irakasle eta ikasleak koplak abesten Herriko plazan. Argazkia: Bizarain Ikastola.
Santa Ageda egunaren bezpera igandearekin tokatuko da aurten, eta hori dela eta, Bizarain Ikastolako ikasle eta irakasleak gaur irten dira kalera santa eskean. Gogoz astindu dituzte makilak lurra esnatzeko, eta eztarriz sano dabiltzala erakutsi, dotore gainera, Errenteriako kaleak koplekin girotzen. Trikitilariek lagunduta, ez diote hutsik egin usadioari betiko koplak eta berriak abestuta.