Donibanen, edo zinema paradisuan

desfilea, inauteriak

Donibane, larunbatean, filmaketarako plato erraldoi bilakatuko da.

Iaz Orreagako Guda irabazita, aurten pantaila handira begira jarrita daude sanjuandarrak. Zinema. Horixe da aurten Donibanen inauteriak ospatzeko hautatu duten gaia, eta honenbestez zeluloideak famatu egin dituen askotariko pertsonaiak hartuko dituzte barrutiko kaleak asteburuan.

Azken urtetan bezala, festa egun handia hilaren 10a izango da, larunbata. Egun horretan irtengo dira haur eta gurasoak dantzan, eta egun berean aiton-amonak desfilean. Koxtaperen egoitzan urtero egiten den herri bazkaria ere ez da faltako, ez eta afaldu ondorengo dantzaldia Pari Berrin.

Inauterien aurkezpena, berriz, ostiral goizean egingo dute, Aiton-Amunen Aterpean.

Bien bitartean, baina, azken entseguetan murgilduta dabiltza sanjuandarrak. Asteburuan Bizkaia Plazan aritu dira entseatzen 100dik gora lagun, azken entsegu orokorren. Karrozari azken ukituak ematen aritu dira beste batzuek, margotzen, josten… antolatzaileek azaldu dutenez “herri guztiaren jaia delako, eta bizitza zinema delako”.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend