Potoloa, benetan

Algo muy gordo filma da Ozzinemaren hurrengo proposamena.

Algo muy gordo filma da Ozzinemaren hurrengo proposamena.

Ozzinema Zineklubak lanean jarraitzen du zinema konbentzionaletik harago doan eskaintza herritarren eskura jartzeko. Potoloa, benetan, hilabete honetarako aukeratu duen filma: Algo muy gordo. Umorea non hasten den eta non amaitzen den kontatzen du filmak, umorea, tragedia eta errealitatearen mugak erakusten ditu. Dani Tomas (Berto Romero) telebistako gidoilari bat da, lanarekiko ilusioa galdu duena. Ezusteko albistea jasoko du, lege akats bat medio OHOko zortzigarren maila errepikatu beharko du, eta ahaztua zuen mundura itzuli beharko du.

Komedia, artea fagozitatzen duen industria, eta bidea zabaltzen doan bizitzaren gaineko hausnarketa da filma.

Hilaren 20an, asteartea,  emango dute filma Niessen Zinematan 19:30ean hasita. Sarrerak 4 euro balio ditu.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend