Familiak dantzan jarriko dituzte

leire Otamendik gidatuko du tailerra.

Familiak dantzan jarriko dituzte hilaren 15ean. Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, Oarsoirriak elkartearekin elkarlanean martxan duten Dantza Sentsibilizazio programaren barruan, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta gutxienez heldu batek lagundu beharko du.

Tailerra Leire Otamendi dantzariak gidatuko du, eta bi talde izango dira, 17:30etik 18:30era, eta 18:30etik 19:30era. Dantzagunean egingo dute tailerra (Pilotari kalea z/g) eta doakoa bada ere, izena eman behar da aldez aurretik Kukairen posta elektronikora mezua bidalita.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend