[Galeria] San Pedron, arratsaldean erabakiko dute aurtengo mozorrorik onena
Eguerditik irten dira kalera sanpedrotarrak, irudimen handiko mozorroak soinean.
Txaranga lagun, San Pedroko kuadrillek eguerditik koloreztatu dituzte barrutiko kaleak. Norbere kaxara sortu dituzte mozorroak, eta denetarik topa zitekeen Arraunlari kaletik barrena; urpekariak, NASAko pertsonaiak, zonbiak, … Aurtengo mozorrorik onena zein den arratsaldean jakinaraziko dute, mozorro kalejiran frontoiraino joan eta gero, eta hortik aurrera, DJ dantzak, guatekea eta festa luzatu nahi duenarentzat hamaika aitzakia.