Alexander Vatsek zuzendaria eta Landarbaso, elkarlanean

Collar, Dorronsoro, Tolaretxipi eta Martinez Sein gaurko agerraldian.

Munduko lau abesbatza onenen artean kokatuta dagoen Oreya abesbatzaren zuzendari Alexander Vatsek ukraniarrak tailerra egingo du asteburuan Ladarbaso Abesbatzako kideekin. Larunbata eta igandea artean hamasei orduz lanean arituko dira berekin, Landarbasoko abeslari bakoitzaren ahots teknika landu eta hobetzeko, soka bakoitzaren ahots produkzioaren kalitate handiena lortzeko eta hiru obra landuta talde osoaren lana eta abesbatzaren soinua landu eta hobetzeko.

Asteburuan zehar Landarbasok egingo duen tailerra «estrategikoa» dela esan du Iñaki Tolaretxipi abesbatzaren zuzendariak, tailerraren berri emateko egin duten agerraldian, «Vatsek izugarri garrantzitsua da, 1990. urtetik bederatzi Grand Prix edo Abesbatzen Europako Sari Nagusi eta nazioarteko 31 lehenengo sari jaso ditu bere abesbatzarekin». Horretan sakondu du Maddalen Dorronsoro  Landarbasoko ahots teknika arduradunak, «Abesbatzen Champions Leagueren parekoa da Abesbatzen Europako Sari Nagusia».

Ohorea dela Vatsek Errenteriara ekartzea gaineratu du Tolaretxipik, «eta espreski Landarbasorekin lan egitera dator. Gure abeslari gazteentzat formakuntza aukera ezin hobea». Errenteria Musikalen egingo dute tailerra.

Landarbaso «kalitatezkoa»
Kurrikulum zabala du Ladarbaso abesbatzak, eta horri erreparatu dio Ion Collar Kultura zinegotziak: «1991n sortuta 2001ean egin zuen jauzi nazioartera Landarbasok, eta munduko onenen  zerrendan berrogeita hamargarrena da». Aurtengoan kalitate handiko proiektuek markatuko dutela Landarbaso abesbatza esan dute arduradunek. Besteak beste Laida pilota iparraldean egingo den euskal pilotaren gaineko proiektuan hartuko du parte, baita Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend