Bitik bi Batelerentzat

batelerak

Batelerek neguko orain arteko bi estropadak irabazi dituzte, erraz.

Orioko jaitsiera nagusitasun osoz irabazi zuten larunbatean San Juan Koxtape Arraun elkarteko emakumeek. Lau segundoko aldea atera zioten oriotarren traineruari, eta 25 Donostia Arraunlagunak-i.

Hibaikak, arraunlari oso gazteekin, estropada oso txukuna egin zuen. Laugarren postuan helmugaratu ziren errenteriarrak, Hondarribiaren aurretik, lau segundoko aldearekin.

Mutiletan, Hondarribiak irabazi zuen  jaitsiera, eta eskualdeko ontzien arten, sanpedrotarrena izan zen azkarrena. Zortzigarren postua helmugaratu zen Libia, Ama Guadalupekoa baino 49 segundo beranduago.  San Juango Erreka, berriz, hamargarrena izan zen Orioko estropadan, irabazletik 52, segundora.

Sailkapenak

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend