Erabileran eragiteko aletxoak jartzen

aho bizi belarriprest antxo

200 Belarri Prest eta 150 Ahobizi lortu nahi dituzte gutxienez.

Pasai Antxon ‘Ahobizi’ eta ‘Belarri prest’-en erronka antolatzen ari dira martxoaren 15etik 17ra bitarteko asteburuan aurrera eramateko.

Larunbat eguerdian agerraldi bat egin zuten iniziatiba babesten eta antolatzen dihardutenek, eta antxotarrak gonbidatu zituzten hizkuntza ohituretan eragin nahi duen iniziatiban parte hartzera.

Bi modu daude parte hartzeko: batzuei, euskarari eustea proposatuko zaie (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest).

Nork bere txapa identifikagarri eramango du paparrean. Horregatik parte hartu nahi dutenei posta elektronikoz idazteko eskatu diete antolatzaileek, txapa helarazteko.

Antolatzaileek nabarmendu zutenez, beste herrietako esperientziek frogatu dute iniziatiba eraginkorra dela, “belarripresten eta ahobizien arteko hartu-emanetan euskarak tarte handiagoa hartzen duelako”.

Zentzu horretan, iniziatiba Antxorako oso aproposa izan daitekeela defendatu zuten, “euskaldunen kopurua handia” delako.

Azkenik, egitaraua osatzen jarraitzeko biharko (hilak 20) bilera antolatu dutela jakinarazi dute. 18:00etan da batzarra, euskaltegian.

 

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend