Errauste plantaren kontrako manifestaziora joango dira

agerraldia.oiartzun

Atzo argazkirako bildu zirenak.

Hilaren 24an, 17:30ean eta Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuta, errauste plantaren kontrako manifestazioa egingo dute, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta. Errauste planta ez egitea bakarrik ez; %80 birziklatzea posible dela aldarrikatuko dute martxarekin, eta bide horretan errauste planta bezalakoek ez dutela laguntzen esango.

Horren harira, oiartzuar talde batek bat egin du martxarekin, eta hori adierazteko nahiz herritarrak Donostiako manifestaziora joan daitezen eskatzeko argazkia atera zuten atzo Kastroko plazatxoan.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend