San Markok ostiralean zabalduko ditu ateak

San marko Gotorlekua zabalduko dute ostiralean. Argazkia: Oarsoaldea Turismoa

San Marko gotorlekuko museoak eta informazio guneak ostiralean (hilak 23) zabalduko ditu ateak. Hurbiltzen diren bisitariek, gotorlekuak berak zein begiratokiak eskaintzen dituen bistez gain, inguruak eskaintzen dituen aukeren gaineko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Aste Santura bitarte, astelehenetik ostiralera izango da zabalik gotolekua 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta Aste Santutik aurrera berriz, asteazkenetik igandera ordutegi berean.

Musoea bisitatzeko aukera izango daaipatutako ordutegian, eta horretarako bi aukera izango dituzte bisitariek: bisita modu librean egin ahalko dute, eta doakoa izango da kasu horretan; edota bisita gidatua eska dezakete, 2 eta 3 euro artean balio du. Museoan artilleria-bateria ezkutuak, horiek elkar lotzen dituzten tunelak eta kaponerak ikus daitezke.

Bizarain mendiaren gailurrean kokatutako gotorlekua XIX. mendekoa da eta Lau Hazietara parkearen barruan dago. San Marko gotorlekuko informazio gunetik 3.000 bisitari baino gehiago pasatzen dira urtero Aste Santua eta urria bitartean. Informazio gehiago jasotzeko San Marko Gotorlekuko Informazio Puntuko 943 44 96 38 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek edota Errenteriako Turismo Bulegoko 943 49 45 21 telefono zenbakira. Web orrian ere kontsultak egin daitezke gotorlekuaren gainean zein Oarsoaldeak duen turismo eskaintzaren gainean.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend