Asteburua kultur ekitaldiz beteta dator, bat eguneko. Ostiral eta larunbatean haurrentzako ipuinak eta zinema izango dira. Igandean, antzerkia.
Igandean, Gezalan, ‘Mami Lebrun’ antzezlana.
Inauterien eta joan den asteburuko kirol ekitaldien ajeak pasata, kulturara jauzi egingo du Lezo asteburuan. Ostiralean, larunbatean eta igandean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, askotarikoak.
Haurrei begira,
Itoitz, lurpeko ipuinak ikuskizuna emango dute Xirrikituen Jostunak taldekoek; Amaia Elizagoien eta Olaia Inziarte oronoztarrek (Nafarroa) osatzen dute taldea. Ostiralean, Gezalan, 17:30ean hasiko da emanaldia. Ipuin kontaketa musikatua da, Nafarroak Itoitz herria oinarri duena. Doan da.
Larunbatean, berriz, zinema haurrentzat, sesio bikoitzarekin.
Lezoko Zinema Txikiak antolatuta, 16:30ean
Pixkanaka pixkanaka filma emango dute, eta ondoren, 18:00etan,
Pan. Sekula betirako bidaia lanaz gozatzeko aukera izango dute gazteenek. Bi saioak doan dira.
Igandean, antzerkiaren txanda. Gezalan, eta 20:00etan (8 euroko sarrera)
Xake Produkzioak taldeak
Mami Lebrun antzerkia egingo du. Musikala, komedia, drama, eta bestelakoak iradokitzen ditu lanak, nahiz eta zehazki genero horietako batean ere ezin den lerrotu lana.
Hemen antzerkiaren aurrerapen bideoa.