Mutxikoak Donibanera heldu dira

Antxon dantzatzen dira eta hemendik aurrera baita Donibanen ere. Lintxuan dantza elkarteak antolatuta, 2018. urtean,  hilak bost larunbata dituen aldiro, bosgarren horretan mutxikoak dantzatzera irtengo dira sanjuandarrak.

Eguraldia aldeko baldin badute plazan dantzatuko dira, eta euria egingo balu, berriz, frontoian, baina kasu guztietan 12:00etatik 13:00etara.

Urte osorako deialdiak plazaratzearekin bat, herritarrak animatu dituzte parte hartzera.

Egutegia:

  • Martxoak 31.
  • Ekainak 30.
  • Irailak 29.
  • Abenduak 29.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend