Zumaian Orio nagusi

 

San Pedrok mutilen gazte eta kadete kategorietan lehiatzen du.

Zumaian lehiatu zen lehengo larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia. Orio izan zen nagusi zortzi kategorietatik lautan; San Juanek hiru estropada irabazi zituen, eta Kaiarribak bat, senior mutilena.

Emakumetan, Seniorren kategorian, San Juanek irabazi zituen lehen bi postuak A eta B ontziekin, eta Hibaikarentzat izan zen hirugarren postua. Gazte Mailako estropada ere, neska sanjuandarrek irabazi zuten, harrobia indartsu datorrela  frogatuz.

Kadete mutiletan baita ere lehiakor aritu zen San Juan. Lehen bi postuak eskuratu zituen A eta B ontziekin, eta bosgarrena C ontziarekin, Zumaia eta Orioren atzetik, hurrenez hurren.

Nabarmentzeko baita ere Trintxerpeko mutil seniorren hirugarren postua. Eskualdeko lehen ontzia izan zen Illunbe Arraun Elkartekoa.

Sailkapena1

Sailkapena

 

 

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend