Lezoko kirol taldeen garaipenak, LED erara
LED markagailua jarri dute Bekoerrota kiroldegian. Aukera asko ematen ditu euskarri berriak, emaitzez gain, bideoak eta irudiak jar daitezke.
Aukera asko eskaintzen ditu markagailu berriak.
Markagailu berria du Bekoerrota kiroldegiak. Modernoa eta ikusgarria. LED erako pantaila bat da, eta bertan, partiden emaitzak unean ikusteaz gain, bideoak eta irudiak ere ikusteko aukera izango da; publizitatea ere onartzen du. Udalak antzeman zuen aurreko markagailua zaharkitua zegoela, horregatik berritasuna.
Ahaztu ‘etxekoak’ eta ‘kanpokoak’ jartzen zuten markagailu horietaz. Berriak aukera ematen du kirol taldearen izena jartzeko euren puntu edo gol laukitxoaren ondoan. Beraz, aurrerantzean, etxekoen tokian Munttarpe, Kurkubi, Jaixki edo Gaintxu, adibidez, ikusteko aukera izango da.
Bekoerrotan, eserlekuak dauden harmaila nagusiaren parean dago markagailu berria. Baina udalak zehaztu du tokiz mugi daitekeela, horretarako sistema baduelako. Adibidez, Herri Eskolako gune estalian jar daitekeela adierazi du udalak.