Allerru lider jarri da gizonen Erregional Preferentean. Euren partida erraz irabazi, eta Deusto-Donostiak galdu egin zuelako iritsi dira lehen postura.
Allerruren aurtengo taldearen argazkia.
Ezustekoa asteburuan, Erregional Preferentean. Ostadarrren etxean Deusto-Donostiak galdu zuelako (1-0), eta Allerruk etxean nabarmen Urnieta gainditu zuelako (6-2), Gizonen Erregional Preferenteko Allerru lider jarri da. Ezustean, bai. Izan ere, lezoarrek euren lana ondo baino hobeto egin bazuten ere, ez zen espero Deusto-Donostiaren tupustekoa Ostadarren zelaian: 16tik 14. zena eta lehena izan ziren aurrez aurre, eta azkenean, lasartearrak nagusi. Allerru jada oparitxo bat prestatzen ari da Ostadarri bidaltzeko, a ze karanbola!
Orain, Erregional Preferenteko liga bukatzeko zortzi jardunaldi falta dira. Joera honakoa da: Allerru gero eta hobeto ari da lehiak aurrera ateratzen, eta Deusto-Donostia larri dabil, arnasestuka. Hortaz, Ohorezko Erregional Mailara —Gipuzkoako mailarik gorenena— zuzenean Erregional Preferentearen txapelduna igotzen denez —bigarrenak kanporaketa jokatu beharko luke maila horretako beste multzoko bigarrenaren kontra—, gaur-gaurkoz Allerruk boleto asko ditu —izerdiz irabaziak— iaz ihes egin zien igoera eureganatzeko. Baina erne; zortzi jardunaldi asko dira eta.
Hurrengo neurketa Donostian jokatuko du Allerruk EAS08ren etxean; bosgarren dira donostiarrak, hortaz, asko landu beharreko partida izango da.
Bestalde, herriko beste hainbat taldek ere asteburu oparoa izan dute. Honakoak dira lezoarren emaitzak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
Emakumeen Erregionala, Kopa
- Santo Tomas Lizeoa-Allerru 1-4
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
- Allerru A-Aloña Mendi 7-1
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
ESKUBALOIA
Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila, Bigarren Fasea
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Kurkubi SBT-Electricidad Perosanz 66-38