Ez daude amore emateko prest

Donibane Eskubaloia

Ordizian dute partida Donibane Eskubaloi taldekoek.

Zaila doa denboraldia Donibane Eskubaloiarentzat. Garaipen bat lortu nahi dute arrosek, zaleei dedikatu, baina ezin, ez dute lortzen. Taldea, edonola ere, ez dago etsitzeko prest.

Arrasateren kontrako partidan, galdu arren txukun aritu ziren, lehiakor, eta batez ere partidaren lehen erdia oso borrokatua izan zen.

Arrasatearrak partidaren bigarren zatian lortu zuten errenta, partidari erritmo biziagoa jarriz eta arrosen akatsak ederki baliatuz.

Jokoan hobetzen ari da astetik astera arrosen taldea, eta sentsazio on horien indarra baliatuta larunbatean garaipena lortu nahi dute etxean, Ordiziaren kontra jokatuko duten partidan. (Ordua zehazteke).

Jokalariak eta golak, azken jardunaldian: Jose Gonzalez (7), Iñaki Gonzalez (5), Haritz Perez (3), Agus Santos (3), Aritz Frias (2), Ibai Borges (2), Ion Escribano (1), Xabi Duarte (1), Iñaki Atxukarro (1), Jokin Batalla (1), Iñigo Yagüe, Asier Oiarbide eta Cristian Cobeña.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend