HITZA 18:00etan bilduko da Oiartzungo harpidedunekin Manuel Lekuona Bibliotekan. Hedabidearen nondik-nondik norakoen berri emateko da batzarra.
Batzarra 18:00etan da, Manuel Lekuona Bibliotekan.
OARSO BIDASOKO HITZAren Oiartzungo harpidedunek, hala bahi badute, gaur (osteguna, hilak 15) aukera dute euskarazko komunikazio egitasmoaren nondik-norakoak jakiteko. Batzarrera deitu ditu hedabideak harpidedun oiartzuarrak.
Batzarra 18:00etan da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Bertan, 2017an HITZAk egindakoaren berri, eta 2018ari begira esku artean zein egitasmo dituen azalduko dute hedabideko ordezkariek.
Ordubete ingurukoa izango da batzarraldia. Bertara joateko deia egin die HITZAk Oiartzungo harpidedunei.