Munttarperen gizonen taldeak sasoia irabaziz bukatu zuen Bekoerrotan; Allerruren gizonen taldeak ere irabazi, eta lidergoan jarraitzen du.
Munttarpeko jokalariak, larunbatean, zaleak agurtzen.
Handiki bukatu du sasoia Munttarpe Eskubaloi Klubaren gizonen taldeak, etxean Hondarribiari 32-25 irabazita. Gipuzkoako Lehen Mailarako igoera lortu dute, herrialdeko Bigarren Mailako txapeldun izan dira, eta azken partidan ere zaleak ederki asko goxatu dituzte beste garaipen bat eskainiz. Taldearen aurtengo bidea laburbiltzeko datu pare bat: ligan jokatutako 16 partidetatik bakarra galdu dute, eta horietan, 539 aldeko gol eta 305 kontrako izan dituzte. To!
Zorionak HITZAren partetik Lezon eskubaloia berpizteko egitasmoaren arduradun, jokalari eta familia osoari. Emakumeen taldeari ere, Euskal Ligako Bigarren Mailan gogor borrokan ari delako: asteburuan 19-27 irabazi diote Urdulizi.
Allerru eta emaitzak
Futbolean, bestalde, Allerruren gizonen talde nagusiak lidergoari eusten dio. Joan den asteburuko sustoaren ondoren —galdu egin zuen; eskerrak Deusto Donostiak berdinketa besterik ez zuela eskuratu, bestela ez leudeke lider—, garaipenaren bidera itzuli da etxean 2-1 irabaziz Billabonari; jardunaldi batek aurrera egin du, pasatu da, igoera zuzena ematen duen postuari eutsiz.
Sei partida falta dira liga bukatzeko. Adi! Hurrengo jardunaldian hirugarren den Euskaldunaren zelaian jokatuko dutela lezoarrek.
Hemen, jarraian, kirol taldeen asteburuko emaitzen koadroa:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
Emakumeen Erregionala, Kopa
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
- Dunboa Eguzki-Allerru B 2-0
ESKUBALOIA
Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Hondarribia 32-25 (azken partida)
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers. Gaintxu AFT 5-3
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Saski Axular-Kurkubi SBK 45-56