Atlantikaldiak, Errenteriako Udalak antolatutzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak inauguratuko du Bilboko aurtengo Basque Fest.
Collar, Mendoza eta Landa Atlantikaldiaren aurkezpenean pasa den ekainean.
Atlantikaldiak, Errenteriako Udalak antolatutzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak inauguratuko du Bilboko aurtengo Basque Fest. Urtero, Jaialdi Gonbidatu bat igotzen du Azkuna Zentroko oholtza gainera Basque Festek, eta aurten Atlantikaldia izango da. Azken horrek zabalduko du Basque Fest, eta horretarako kontzertua antolatu du Atlantikaldiak. Manez eta Kobreak, Kalakan taldeko kide ohia den Thierry Biscaryk gidatutako taldeak emango du kontzertu hori Atrio Azkuna Zentroan hilaren 28an (asteazkena) 20:00etan. Sarrera doakoa da.
Irailaren 20tik 23ra egingo dute Atlantikaldia
Itsas Korronteak goiburuarekin.