Touringen Erregional Ohorezko Mailako taldeak ez du jarraituko maila horretan datorren denboraldian eta Erregionalean arituko da.
Touringeko lehen taldeak Erregionalean jokatuko du datorren denboraldian.
Aukera gutxi zeuden mailari eusteko, eta igandean baieztatu zen ustea. Touringen Erregional Ohorezko Mailako taldeak ez du jarraituko maila horretan datorren denboraldian eta Erregional Preferentean arituko da. Ez da denboraldi ona izaten ari gorritxoentzat, oraingoz ez dute eta partidarik irabazi.
Hondarribiaren kontra aritu zen igandean, etxean jokatutako partidan, baina ez zen nahikoa izan etxean jokatzea ezta zaleen babesa ere. Markagailua 1-3 zela amaitu zen partida. Hiru puntu baino ez ditu lortu momentuz jokatutako 26 partidetan, eta matematikek ez dute posible egiten, gelditzen diren partida guztiak irabazita ere, nahikoa punturik lortzea mailari eusteko.