Motxian Eby lehiaketa irabazi duen talde lezoarra.
Martxoaren 23an, ostirala, aurtengo Motxian Eby esketx lehiaketaren sariak eman zituzten Oiartzunen. Sari nagusia Lezora joan zen, Sentimenduak izeneko esketxa egin zuelako 12-16 adin tarteko gazte talde batek (behean esketxa). Motxian Eby lehiaketaren helburua da gazteen artean euskararen erabilera handitzea, kasu honetan, ikus-entzunezkoak sortuz. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatzen du.
Lezoko bideo onenaren egileak.
Aurten, orotara, 17 lan aurkeztu dira Motxian Ebyra. Bigarren saria, Internet bidezko bozkena, Denok zu esketxak jaso zuen. Herriz herri, bestalde, honakoak irabazleak: Lezoko bideo onena, Badator; Errenteriako bideo onena, Indarkeriaren aurka; Oiartzungoa, Euskaraz bizi nahi dugu; eta Pasaiakoa, Izan libre.
Hilaren 23ko ekitaldian Kuadrillategiko gazteak izan ziren. Bideoak ikusteaz eta sariak jasotzeaz gain, txokolate jatea egin zuten, ondoren DJ baten lanarekin gozatzeko.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.