Elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak Gasteizen indarkeria matxistak bi emakume, ama-alabak, hil dituela salatzeko.
Hamarnaka herritarrek egin zuten bat Oreretako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzearekin. Argazkia: Kolpe Morea
Elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak Gasteizen indarkeria matxistak bi emakume, ama-alabak, hil dituela salatzeko. Joan den ostiralean Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan gizon batek emazte ohia eta haren ama hil zituen. Haserre gertakari larrien aurrean, bildutakoek, eraso bakoitza indarrez erantzuteko prest daudela berretsi zuten, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dutela jakinarazi zuten.
Hamarnaka herritarrek egin zuten bat Oreretako Mugimendu Feministaren deialdiarekin.