Hasi dira motorrak berotzen U23 Kuadrillen Egunerako dena prest izateko. Momentuz eguna zein kolorez jantzi erabaki nahi dute.
Horia bihurtu zuten kuadrillek Errenteria-Orereta iaz.
Madalenak hurbiltzen ari dira eta Kuadrillak ere hasi dira motorrak berotzen U23 Kuadrillen Egunerako dena prest izateko. Momentuz eguna zein kolorez jantzi erabaki nahi dute. Horretarako, aukera zabaldu dute, eta uztailaren 23ko kuadrillen festa erraldoian parte hartuko dutenek erabakiko dute Agirre Lehendakariaren plaza lehenik, eta herriko kaleak ondoren zein kolorerekin zipriztinduko duten.
Aukerak honakoak: Gorria, urdin argia, laranja, berdea eta beltza. Aukeratzeko berriz
oreretako kuadrillen webgunean bozkatu behar da. Dagoeneko ia 300 lagunek eman dute bozka uztailaren 23an zein koloretako marea sortzen duten erabakitzeko, eta datu horien arabera urdin argiak lortu ditu bozka gehien (%32,84), eta gertutik jarraitzen diote berdeak (%25,66) eta gorriak (%24,64). Oraindik ordea, ez dago ezer erabakita.