Maiatzaren 28ra arteko epea dago lanak aurkezteko.
Iaz, Antxoko sanferminetan, txupinazoaren zain .
Aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartelaren bila hasia da Pasaiako Udala. Urteroko lehiaketa martxan jarri du Kultura Departamentuak, eta bertatik iragarri dutenez maiatzaren 28ra bitartean jasoko dituzte lanak, Euskadi Etorbideko 61. zenbakian, Trintxerpen.
Zehaztu dutenez lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira, eta irudian
San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2018. Uztailaren 4tik 8ra leloa agertu behar du. Horrez gain, sinadura edo bestelako zehaztasunik ez agertzeko eskatu dute antolatzaileek.
Parte hartzaileek, kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztu beharko dute eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Lehiaketan Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
Kartel irabazlearen egileak 200 euro jasoko ditu eta Leunda tabernan lau pertsonentzako bazkaria.
Jai batzordeak aukeratuko du kartel irabazlea, eta saria hutsik uzteko eskubidea beretzat gorde du. Garaile suertatzen den lana jai batzordearen jabetzapean geratuko da, eta gainontzekoek lanak bueltan jasotzeko aukera izango dute.
Kartel irabazlea jaiak iragartzeko erabiliko dute, baita urtero jaien atarian argitaratzen duten aldizkariaren azala irudikatzeko ere.