Lezo, Palestinako herriarekin bat

lezo.palestina

Elkarretaratzearen une bat.

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo Lezon, Saldise plazaren ondoan, EH Bilduren ekimenez.

Ameriketako Estatu Batuetako ordezkaritza Jerusalem hirira eramateak, eta aldi berean, Israelen estatua sortzeko Palestinako lur eremuen okupazioa salatzeko Nakbar dolu egunak palestinarren protestak eragin ditu: dozenaka palestinar hil egin dute Israelgo ejerzitoak horien harira izan diren protestetan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend