Jose Manuel Ferradas Errenteria Irabazizeko kideak idatzitako gutunean, Banakako Pentsioen Produktu Paneuropearraren aurrean EAJk aurreko astearteko plenoan hartu zuen erabakiaz mintzo da.
Joan den astearteko plenoan Errenteria Irabaziz eta EH Bilduk PEPP Banakako Pentsioen Produktu Paneuroparraren sorrera arbuiatzeko mozioa aurkeztu genuen. Mozioa horren testua, pentsio publikoen sistema babesteko estatuko plataformak sortutakoa da. Mozioa aurkeztu zuten alderdien botoei, PSE-EErenak batu zitzaizkion. Pentsioak pribatitzatzeko hainbat eremutatik bultzatzen ari den saiakeren aurrean, azken batean, pentsio publikoen sistema duina eskatzen duen idatzia babesteko gai ez zen izan EAJ, beste behin ere. Azken emaitza, honakoa: 17 boto alde eta hiru abstentzio.
2017ko ekainean Europako Batasunak Banakako Pentsioen Produktu Paneuroparraren gaineko proposamena helarazi zion Europako Parlamentuari Europako Parlamentuari. Proposamen horrek, estatuek, “nahikotzat” jo daiteken pentsio publikoen sistema sustatzeko helburuari muzin egin diezaioten suposatzen du. Produktu horrek gainera, banakako pentsio pribatuen planei zerga-arintze fiskalak ezartzera derrigortuko ditu estatuak. Zerga-arintze horiek, gainera, oso erregresiboak dira. Soldata baxua duten langileek ezin dute pentsio planetan diru ekarpenik egin, eta horrenbestez ez dute zerga-arintzerik. Soldata handiak dituztenak dira ekarpen handiak egin, eta hortaz, desgrabatzeko aukera izango dutenak. Laburbilduz, pentsioen pribatizazioan urrats bat aurrera suposatzen du.
EAJk saldu dezake PPrekin pentsioen gainean egindako hitzarmena. Hitzarmen hori, ordea, adabakia baino ez da pentsiodun eta jubilatu elkarte guztiek esan duten moduan.Gakoa zera da, Errenteria Irabaizen aburuz, EAJk ez duela pentsio publiko sistema duin baten alde egiten. pentsiodun eta jubilatuen diruarekin negozioa egiten duten banku eta pentsio funtsen alde egiten duten alderdiaren sektore neoliberalenak jarraitzen ditu. EAJren abstentzioa finean, Europako Batasunak onartutakoa martxan jartzeko botoa da. Joan den astearteko abstentzioa pentsio publiko duinen aldeko EAJren konpromiso faltaren beste adibide bat baino ez da.
Jose Manuel Ferradas, Errenteria Irabaziz