Adarra ezezagunak diren arrazoiengatik hautsi da, eta Errenteria-Lezo bidegorria eta espaloia moztarazi ditu. Jada kendu dute.
Langileak eta udaltzainak, adarra jasotzen.
Lezon, Renferen geltokiaren inguruan, zuhaitz baten adarrak amore eman du, eta bidera, bidegorri ingurura erori egin da. Ezezagunak dira adarra jaustearen arrazoiak, baina dirudienez, berez erori egin da. Erorketak ez du zauriturik eragin.
Jazoeraren zonaldera berehala joan dira Lezoko Udaltzaingoa eta udal langileak, adarra jaso eta bidea zabaltzeko asmoz. Jada irekita dago oinezkoen espaloia, Lezo eta Errenteria artekoa.