Gure Esku Dago-ren bandera Donibanera

Giza katearekin bat eginez, Gure Esku Dago-ren II. Bandera lehiatu zen atzo Lekeition, eta trapua Donibanera ekartzea lortu zuten Batelerek, Oriotarrekin lehia estuan.  Bi segundoko abantailaz lortu zuten arrosek irabaztea.

Iazko irabazlea, Hibaika, askoz makalago ibili da aurtengoan. Seigarren postuan helmugaratu ziren errenteriarrak.

Fin, oso fin, Hondarribiko  neskak. Hirugarren postua lortu zuten, Orioren atzetik, irabazletik 16 segundora.

Donostiarrako neskak izan ziren laugarrenak, 19 segundora.

Liga hasi  aurreko azken estropada izan da Lekeitiokoa. Denboraldi aurreko ia estropada denak irabazi dituzte San Juan Koxtapeko emakumeek eta printzipioz EuskoTren Ligarako zein aurten lehenbizikoz lehiatuko den ETE Liga irabazteko faborito argiak dira.

Lehia, baina, igandean hasiko da (hilak 17), Portugaleten, eta hortik aurrerakoak ikusi behar.

Lekeitioko XL. Ikurriña

Mutiletan, Lekeitioko XL. Ikurriña jokatu zen, eta Zierbenak irabazi zuen. Santurtzi izan zen bigarren, eta Donostiarra eta Hondarribia hirugarren eta laugarren hurrenez hurren.

San Juan Koxtapeko Erreka bosgarren tokian helmugaratu zen, irabazletik 33 segundora, eta San Pedro Erreka hamargarren, San Juanek baino 16 segundo beranduago.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend