Altsasukoen askatasuna aldarrikatzeko manifestaziora biltzeko deialdia luzatu dute antolatzaileek.
Jendetza espero da larunbatean Iruñean; autobus asko antolatzen ari dira.
Altsasukoen gurasoek egindako deialdiari erantzunez, Antxon, larunbatean Iruñeko manifestaziora joateko autobusa antolatzen ari dira. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Sadar futbol zelaitik,
Altsasukoak aske! Hau ez da justizia lelopean.
Antxoko autobusean izena eman nahi dutenek Mimos eta Leunda tabernetan topatuko dute zerrenda. Autobusa, printzipioz, arratsaldean abiatuko da (15:00ak inguru), baina jendea animatuz gero goizetik bigarren bat antolatzeko aukera ez dute baztertu.