Duin lan, bizi eta ikasi nahi dutelako

Oarsoaldeak pairatzen duen prekarietatea salatu du Erani gazte antolakundeak.

Ernai gazte antolakundeak gazteek pairatzen duten prekarietatea salatu du.  Oarsoaldean, eta zehazki, Pasaian jarri du begirada. Izan ere, Oarsoaldea da  Euskal Herriko langabezia datu lazgarrienak dituen eskualdea; hura osatzen duten herrien artetik, berriz, Pasaia da zigortuena. %12,13koa da langabezia tasa Pasaian.

Gazteei iruzur egiten dietela, prekarietatera kondenatzen dituztela salatu du Ernaik, “kanpora bidaltzen gaituzte beren banketxeak laguntzen dituzten bitartean, emantzipatu eta bizi proiektua eraikitzea ezinezkoa bihurtuz”. Argi esan dute ordea, prekarietatearen kontrako norabidean arraun egingo dutela, “era duinean lan, bizi eta ikasi nahi dugulako, eta Euskal Herrian. Hori hemen egingo dugu, gure buruaren jabe eginez eta hemen, Euskal herrian erabakiz”.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend