Udan, Pasaiako Herritarren Arreta Zerbitzuak aldaketak izango ditu.
Udan, Pasaiako
Herritarren Arreta Zerbitzuak aldaketak izango ditu. Zalantza, eskaera edo kexaren bat izatekotan ordutegiak begiratu beharko dira.
Uztailaren 30ean, zubia denez, itxita egongo da zerbitzu hau Antxon eta Trintxerpen. Donibanen, berriz, 09:00etatik 14:00etarako ordutegia izango du. Abuztuan, astelehenetik ostiralera egongo da irekita Donibanen, 09:00etatik 14:00etara. Antxon asteartetik ostiralera ordutegi berarekin. Trintxerpen ordutegia ere mantenduko dute baina astelehen, asteazken eta ostiraletan soilik irekiko dute.