Lau urte bete ditu Albaola Itsas Faktoriak

Albaola Itsas Kultu Faktoriak azken lau urteetan izan duen ibilbidea eta gorako joera azpimarratu nahi izan dute partaideek laugarren urteurrenean.

Albaola Itsas Kultur Faktoriak lau urte bete ditu

183.838 bisitari guztira eta boluntario asko. Iaz 60 boluntario berri gehitu ziren, gainera, eta 401 izatera iritsi dira. Euskal Herriko leku desberdinetatik zein Alemania, Italia, Kanada, Irlandatik datoz gehienbat. Azken urtea azpimarratu nahi dute bereziki, 2017-2018koa, “urte oparoa” izan delakoan. Babesten duten guztiei eskerrak emateko tartea eskaini nahi diete: bisitariei, babesleei, euskal erakunde publikoei, boluntarioei, komunikabideei, harreman internazionalei eta bidelagun izan dituzten guztiei.

Urtez urte gorakada ematen ari direla kontatu dute, langile eta bisitari kopuruez gain, proiektu estrategikoak jarri dituztelako abian. Azpimarratzekoa Aprendiztegi Lance Lee Ontzigintza Tradizionaleko Eskola. Euskal Herriko lehena eta bakarra dela gogorarazi dute, inguruan galtzear dagoen ogibidea mantentzen laguntzen duela gaineratu dute. Bestalde, aurten Pasaian antolatu den Itsas Festibala ekarri dute gogora. Antolatzaile taldean egon dira eta arrakastatsua izan dela iritzi dute.

San Juan baleontziaren inguruan, ordea, bigarren kubierta amaitu dutela iragarri dute eta popa eta proako gazteluen mailara iritsi dela eraikuntza. Ontziaren kaskoaren barne egiturak ere landu dituzte. Egitasmo honen babesle nagusia Irizar da, baina gero eta elkarte gehiagok babesten dituzte ekonomikoki.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend