Pintaketak agertu dira Lezon. Udalak gaitzetsi egin ditu, esanaz espazio publikoak errespetatu behar direla, eta herritarrengan eragina dutela.
Egin duten pintaketetako bat.
Pintaketak agertu dira Lezoko kaleetan. Udalak horiek gaitzetsi egin ditu, “herritar guztionak diren espazio publikoak errespeta daitezela” eskatuz. Azken hilabeteetan errepikatzen ari den egoera dela zehaztu du udalak.
Horrelakoek herritar guztiei eragiten dietela adierazi dute udaletik, “eta bizikidetzaren kontra egiten dute”. Lezoarrek bere aldarrikapenak egiteko bideak badituztela nabarmendu du udal erakundeak, “inondik inora ezin dira herriko kale eta paretak pintaketez josi”. Horrelako “ekintzak eta jarrerak” alde batera utz daitezela eskatu du.