Berriz ere pintadak azaldu direla salatu du udalak

Halako ekintza eta jarrerak alde atera uztea eskatuta, herritarrek beren aldarrikapenak egiteko bideak dituztela gaineratu du udalak.
pintaketa

Pasa den hilabete amaieran azaldutako beste pintada batzuk.

Pintadak egin dituzte berriz ere Lezon, eta haserre azaldu da udala: “Udalak dirua gastatzen jarraitu behar du batzuk herria zikintzen jarraitzen dutelako”. Pintada horiek garbitzen ari dela jakinarazi du, “herriko kale eta espazio publikoak garbi mantentzeko”. Azken aldian behin eta berriz errepikatzen ari den egoera dela, eta herritar guztien diru publikoa erabili behar duela udalak garbiketa lanak egiteko erantsita, herritar guztienak diren espazio publikoekiko errespetua eskatu du, “horrelako ekintzek herritar guztiengan dute eragina eta bizikidetzaren kontra egiten dute”.

Halako ekintza eta jarrerak alde atera uztea eskatuta, herritarrek beren aldarrikapenak egiteko bideak dituztela gaineratu du udalak, “herriko kale eta espazio publikoak ez baitira pintaketak egiteko”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend