Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den euskararen aldeko iniziatiba prestatzeko bilerara deitu dute asteazkenean (hilak 10), 19:00etan Merkatuzarren.
Maritxalar, Gurrutxaga, Albisu, Barroso, Berra, Markez, Perez Gaztelu, Agirregomezkorta, Camacho, Izquierdo eta Martin, Euskaraldiaren hamaikakoa, Euskaraldiaren aurkezpenean.
Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den euskararen aldeko iniziatiba prestatzeko bilerara deitu dute asteazkenean (hilak 10), 19:00etan Merkatuzarren. 11 egun euskaraz bizitzea da erronka, eta horretarako Ahobizi eta Belarriprest bihurtzea. Herritarren laguntza behar dute horretarako, ordea, eta horretara deitu dituzte errenteriar guztiak, asteazkeneko batzarrera.
Orain arte egindakoaz, 11 egun horiei begira antolatutako ekintza sorta eta egitekoak, formazioa, iniziatibarako izena ematea non eta nola egin, eta txapen banaketa zehaztuko dituzte batzarrean. Bilera gehienez ordu eta erdikoa izango dela zehaztu dute antolatzaileek.