Herrian egitasmoa zabaltzeko ardura izango du hamaikakoak.
Donibaneko hamaikakoa, Euskaraldirako prest
Euskaraldia prestatzeko lanak badoaz aurrera Pasaian. Lehengo
irailaren 12an aurkeztu zuten iniziatiba Juanba Berasategi aretoan. Orduan aurreratu zutenez, egun hartan oholtzara igo zen hamaikakoaz gain, Pasaian barruti bakoitzak berea izango du.
Bada, Donibanen, aurkeztu berri dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Donibanen
Euskaraldia sustatzeko lanean buru-belarri ariko den hamaikakoa.
Goiko argazkian, ezkerretik eskuinera, ondokoak:
- Aitor Ugarte, Belarriprest.
- Ixiar Gaztelumendi, Ahobizi.
- Markos Sistiaga, Ahobizi.
- Joxemari Legarda, Belarriprest.
- Ana Rezola, Ahobizi.
- Axier Lasa, Ahobizi.
- Anttoni Etxarri, Belarriprest.
- Tessa Ezkurra, Belarriprest.
- Miguel Alkaraz, Ahobizi.
- Ixiar Mora, Ahobizi.
- Josune Ugarte, Belarriprest.