Merezia zuten eta lortu dute. Zuri-gorriek hiru puntu gehitzea lortu dute azkenik, Amurriori etxean irabazita. Oker hasi ziren kontuak Pasaiarentzat, partidaren lehen erdian gol aukera asko sortu zituzten arren, asmatu ez, eta kontrarioak aurreratu zirelako markagailuan, ateraino iritsi ziren lehen aukeran gola sartuta.
Zuri-gorriek, baina, ez zuten etsi, eta bi minutura lortu zuten berdinketa, Tarragonak gol bihurtu zuen penalti bati esker. Banakoarekin iritsi zen atsedenaldia.
Partidaren bigarren zatian erasokor zelairatu zen Amurrio, baina Pasaiak lortu zuen 2-1ekoa, Nagorek sartutako golarekin. Hortik aurrera, defentsan sendo zuri-gorriak, eta nahi eta ezin Amurriokoak.
Hamaika punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan da Pasaia KE, taularen erdialdeari tinko eutsita.
Berritasun gisa nabarmendu, partida telebistaz eman zutela lehenbizikoz
Footters plataformaren bidez. Pasaia Kirol Elkarteko zuzendaritzak zaleak animatu ditu doako plataforman izena eman eta etxetik kanpoko partidak ikusi ahal izateko.
Azken partidarako baloia
Tecomar enpresak eman du.