‘Mater’, koloretsu, indarkeria sexistaren kontra

Itsasoko saregileak batetik, eta lehorreko ehuleak bestetik, ezagutzak elkar trukatuz aritu ziren atzo goizean Mater itsasontzian. Helburua: indarkeria sexistaren kontrako sareak ehuntzea.  Itsas Gelak eta Astigarragako Harituz elkarteak antolatu dute tailerra elkarlanean, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Tailerra Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuaren barrukoa da, eta ekimen sinboliko eta solidarioa da; mataza bat hildako emakume bakoitzeko.

Proiektuaren mezua gizarteratzen laguntzeko dokumental bat grabatzen ari dira, ‘Hariak’ izenburukoa, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean.  Crowfunding Goteo plataformaren bidez lagundu daiteke proiektua.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend