Trafikoan eta autobus ordutegian aldaketak Domu Santu egunaren harira

Bihar (asteazkena) arratsaldetik, azaroaren 1eko arratsaldera arte, hilerriaren ondoko Egiburuberri Industrialderako sarbideko bideetako bat erabili ahal izango da aparkatzeko.

Autobusen ordutegian aldaketa eta trafikoan ere Domu santu egunerako.

Trafikoa eta aparkamendua antolatzeko hainbat neurri hartu dituela Domu Santu egunaren harira jakinarazi du Udaltzaingoak.Bihar (asteazkena) arratsaldetik, azaroaren 1eko arratsaldera arte, hilerriaren ondoko Egiburuberri Industrialderako sarbideko bideetako bat erabili ahal izango dute egun horietan hilerrira hurbiltzen direnek ibilgailuak aparkatzeko.

Autobus zerbitzuaren ordutegia

Autobusen ordutegia ere moldatu egin dute Domu santu egunerako. Xenpelar kaletik ordu erdiro irtengo da autobusa 09:15ean hasi eta 13:15era arte. Ordutegi bera izango du arratsaldez, 15:15ean hasi eta 17:45era arte

Zentolenetik ere ordu erdiro aterako da autobusa, 09:25ean hasita  13:25era arte; eta 15:25ean hasita, 17:55era arte. Geltokiak honakoak izango dira: Xenpelar kalea, Galtzaraborda kiroldegia, Nafarroa etorbidea (Niessen), Zumardia, Gaztelutxo, Agustinen etorbidea 41, Agustinen etorbidea 15, Zentolen hilerriko aparkalekua.

U7 autobusak igande eta jai egunetako zerbitzu eta ordutegi bera eskainiko ditu, bestalde.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend