Eskerrik asko, Orereta Ikastola!
Orereta Ikastolako DBH 3. mailako 100 ikaslek sortutako olerki ederra oparitu diote gaur HITZAri.
“Zorionak Hitza”
15 urteko hitza, gure bizitza.
Jaio ginen batera,
eta ibili gara batetik bestera.
Urtez urte, hitzez hitz…
gu hazi gara eta Hitza bizi da.
15. urtea zer zortea, elkarrekin egitea!
Zu zara notizien bitartekaritza, euskararen hitza eta giltza.
Hitza, euskarari eman diozu bizitza.
15 urte eta gero, zure berri dugu ostiralero.
Astero informazio zehatza,
eskualdeko piperra eta gatza,
egunero erabiliz arkatza,
nahiz eta batzuetan xenda izan garratza.
Orain gara nerabe
pixkat arduragabe
baina elkarrekin jarraituko dugu etorkizun hobearen alde!
Beste hainbeste urtez jarrai dezagun euskaraz bidean,
zurean eta gurean.
Elkartrukean.
DBH 3. mailako ikasleak
Hitzarekin batera jaiotako ikasleak