Lierni Lekuonak, hirutik hiru ziklokrosean

lierni.lekuona

Lierni Lekuona Berrizen lehian. Argazkia: Olga Chasco.

Geldiezin ari da Lierni Lekuona ziklokros sasoian. Euskal Txirrindularitza Federazioaren Txapelketako hiru lasterketak irabazi egin ditu, azkena aurreko igandean Bizkaian, Berrizko Ziklo Kros Sari Nagusian. Aurretik, urriaren 10ean Urduñan (Bizkaia) eta hilaren 1ean Legazpin zituen irabaziak lasterketak.

Aurreko bi garaipenak baino zailagoa izan zen igandekoa. Izan ere, aurrekoetan bi minutu inguruko aldea atera zion bigarren izan zen Paula Suarez bizkaitarrari. Berrizen, ordea, 31 segundora jaitsi zen aldea. Izan ere, Suarez probaren lehen bi itzulietan (laukoa zen) aurrea hartu zion lezoarrari, ez segundo askogatik. Hirugarren itzulian erritmoa bizitu zuen, ordea, lezoarrak, lehen postua eskuratuz. Azken itzulian aldea handitu egin zuen, garaipena lortzeko.

Federazioaren Txapelketako hurrengo bi probak asteburuan izango dira, larunbatean Arbulun (Araba) eta igandean Karrantzan (Bizkaia).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend