Gainditzen Tolosaldea-Goierriko pertsona gorren elkarteak Desgaitasunari Buruzko I. Zinemaldia antolatu du, gaurtik hasi eta hilaren 16ra bitartean. Gipuzkoako hainbat herrietan izango dira emanaldiak, tartean, Errenteria-Oreretan. Bi saio egingo dituzte herrian, bihar lehena, eta hilaren 15ean (osteguna) bigarrena, Reina aretoan izango da lehena, eta Niessen Kulturgunean bigarrena, 19:00etatik 21:00etara.
Komunikazio oztopoak ekidin goiburuarekin dator zine jaialdi hori, hori dute erronka komunikaziorako oztopoak ekiditea. Bihar emanaldian, Peñon capacitado Hugo Jareñoren lana, Los hombres de verdad no lloran Lucas Castanen lana, eta Cisco Alfonso Diazen film laburra iksuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ondoren solasaldia egingo dute Kemen, Pertsona ezindiuen kirol klubeko Unai Lopetegi eta Gorka Zubeldiarekin.
Hilaren 15eko emanaldian berriz, Ferran Urgell zuzendariaren Connectats, J K Alvarezen Tu y yo eta Jorge Naranjoren Cumplevidas filmak emango dituzte. Ondorengo solasaldian, berriz, Katxalin elkarteko hiru emakumek hartuko dute parte.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.