Atano X.ak bere biografiaren ale bat eskaini dio udalari, Oiartzuni eskertzan

Pilotari handia izandakoa, jaiotzez azkoitiarra izan arren, 30 urtez bizi izan zen Oiartzunen; herriak asko eman diola ziurtatu du Luziano Juaristik
Atano X

Atano X.ak Jexux Leonet alkateari eman zion liburuaren ale bat.

Luziano Juaristi Alberdi Atano X.a pilotariaren biografia argitaratu da. Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia idatzi dute Atano X Gorputzez txikia, erraldoia kantxari liburua idatzi dute. Besteak beste, esku huskako buruz buruko txapelketa irabazi zuen azkoitiarrak, 1966an eta 1968an. 1967an eta 1969an txapeldunorde izan zen azkoitiarra.

Pilotaria, Urola eskualdekoa izan arren, Oiartzunen bizi izan zen urte luzez. Horregatik, udalari bere biografiaren ale bat eman dio, eta Oiartzunera hurbildu zen atzo. Herriak asko eman diola eta, nolabaiteko eskertzeko modua dela esan zuen Atanok.

Pilotalekuetan arrastoa uzteaz gain, Ugaldetxon ere utzi zuen. Atamitx jatetxea ireki zuen, Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend