Behobia-Donostiak trafiko aldaketak eragingo ditu

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez Behobia-Donostia lasterketa dela eta, igandean 09:30etik 15:30era Pasai Antxoko Nafarroa etorbiderako irteera itxita egongo dela. Tarte horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute. Ohartarazi dutenez, aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta alda daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero,  Udaltzaingora deitzeko eskatu dute (943004300).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend