Herritarren ideia eta proposamenak jasotzeko kanpaina abiatu du Podemosek

'Errenterian Ahal Dugu' kanpaina jarri du martxan Podemos Errenteriak abendaren 15era arte

Podemos Errenteriako kideak gaurko agerraldian. Argazkia: Carrera

Errenterian Ahal Dugu kanpainarekin herritarren ideiak eta proposamenak jaso nahi ditu Podemos Errenteriak, 2019ko udal hauteskundeen programa osatze aldera. Gaur aurkeztu dute igandean (hilak 11) martxan jarriko duen programa, eta abenduaren 15era arte, Errenterian Podemosek beste indar politiko eta norbanakoekin elkargunea egin eta koalizioa osatzea du helburu.

Errenteriako Udala aldaketa “positibo” batean murgilduta dagoela 2011z geroztik nabarmendu du gaurko agerraldian Podemos Errenteriak, “administrazioaren beraren funtzionamenduari dagokionean, eta batik bat, herritarrekiko. 2014an aldaketa horrek beste bultzada berri eta osasuntsu bat jaso zuen, eta bultzada hartan, Errenteria Irabazizen emaitzek zerikusi handia izan zuten, hautesle elkargo honetan Podemoseko jendeak aktiboki parte hartzen dugulako, aldaketa kontsolidatuz. Egindako lana da gure bermea, eta aldarrikatzen dugun munizipalismoaren ideia indartu egin da gure herrian; munizipalismo hau bermatu nahi dugu”.

Podemos Errenterian parte hartzen dutenek ezberdinen arteko elkargunea izango den kandidatura bultzatzea beharrezko ikusten dutela gaineratu dute: “Elkargune eta espazio horren eraikuntzan gure lan eta indar guztiak jarriko ditugu, hurrengo maiatzeko hauteskundetarako elkarren arteko kandidatura bat bermatuz eta Errenteriako eraldaketan sakontzen eta indartzen”.

Kanpainaren barruan auzoetara joko du Podemos Errenteriak informazioa banatzera eta ekitaldiak ere antolatu ditu. Informazio mahaietan Errenteria-Oreretarekin zein auzoekin zerikusia duten sei galdera dituzten 5.000 inkesta banatuko dituzte herritarren artean, “bertan jasotako erantzunak 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetarako programa osatzeko garaian kontutan izango ditugu”. Igandean, hilak 11, jarriko dute lehen mahai informatiboa Beraungo Pablo Sorozabal plazan 12:00etatik 13:30era.Hilaren18an, kaputxinoetan izango dira autobus geltokiaren parean ordu berean, eta 25ean, berriz, Gabierrotan Zubia kafetegiaren parean.

Abenduare 1ean, iztietan izango dira autobus geltokian 12:00etatik 13:30era; abenduaren 2an, Pontikako plazan  ordu berean; eta abenduaren 14an, berriz, Erdialdean Niessenen 18:00etatik 19:30era.

Halaber, bi hitzaldi eta ekitaldi politikoa antolatu dituzte kanpainaren barruan.Hilaren 14an (asteazkena) egingo dute lehena Reina aretoan, 19:00etan. Servicios sociales  para la gente… es lo decente, es lo minimo hitzaldian Pilar Garrido Unidos Podemoseko senataria; Tinixara Guanche Elkarrekin Podemoseko parlamentaria; eta Nagore Basurto Errenteria Irabazizeko zinegotziak hartuko dute parte.

Abenduaren 3an feminismoak hartuko du txanda, Como cambiar los municipios desde el feminismo htzaldiaren barruan arituko dira Aitzole Araneta Podemoseko Espainiako EstatukoHerri Kontseiluko kidea, Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko parlamentaria, eta Yoli Martin Errenteria Podemoseko kidea.

Abenduaren 15ean, berriz, ekitaldi politikoa antolatu du Merkatuzarren 12:00etan. Lander Maryinez Podemos Euskadiko Idazkari orokorrak, Ion Collar Podemos Errenteriako Idazkari Orokorrak, Podemoseko zuzendaritzako kide bat, eta Podemoseko Batzar Nagusietarako hautagaiak.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend