Zubirako eskaintza oparoa ondu du Mater museoak

ekofish, mater

Kantauri itsasoan aritu zen egurrezko azken atunontzi tradizionala da ‘Mater’.

San Pedroko Mater Museoak jarduera asko antolatu ditu datozen egunotan Pasaiako badiara heldu diren bisitarientzat. Ostegunetik igandera, egunero izango dira jarduerak aukeran. Egunero itsasoratuko da Mater, baina horrez gain, portuan lotuta den bitartean, euskal atunontzi tradizionala barrutik ezagutu ahal izateko bisita gidatuak egongo dira aukeran.

Lehengo irteera itsaslabarretara egingo du Materrek, ostegunean (hilak 6), 12:00etatik 13:30era. Irteerak 30 euro balio du helduentzat eta 15 haurrentzat.

Ostiralean (hilak 7) arrantza industriari buruzko ibilbide gidatu bat egongo da Mater itsasontzian, 10:30etik 11:30era, 5 euroan helduentzat eta 3 euroan haurrentzat.

Larunbata eta iganderako (hilak 8 eta 9), berriz, doako irteerak antolatu dituzte Azterkosta programaren barruan, itsasertza garbitu eta itsas hondakinen gaineko informazio eta formazioa zabaldu asmoz. 10:00etatik 14:00etara izango dira Azterkostako irteerak.

Iganderako baita ere, arrantzara irteera, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Izen emateak 60 euro balio du helduentzat eta 30 euro haurrentzat.

Jardueretan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Hiru bide daude aukera:

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend