Eskerrak eman dizkio elkarteak azoka antolatzen lagundu duten guztiei. Zozketaren txartel irabazlea 444 zenbakia duena izan da.
Mindararen azoka solidarioa. Argazkia: Mindara Elkartea
Arrakastatsua. Hala izan omen zen joan den larunbatean egun osoz Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian
Mindara elkarteak antolatu zuen bigarren eskuko merkatu solidarioa. Umeentzako arropa, jostailuak, liburuak, bizikletak… erosteko aukera izan zuten bertaratu zirenek, baita Mindara elkartearen gaineko informazioa jasotzeko. Azoka solidarioa, argazki erakusketarekin, jolasekin, zozketarekin eta aurpegia margotzeko tailerrarekin osatu zuten, eta Tatami4alleko haur talde batek defentsa pertsonal erakusketa egin zuen.
Pozik daude azokaren bigarren ekinaldiak jaso duen erantzunarekin, eta eskerrak eman dizkio Mindarak posible egin duten guztiei: “izugarria izan zen gerturatutako jendetza, erantzun polita jaso genuen”.
Zozketa ere egin zuten. Saria, Jon Bautistaren kamiseta, eta irabazlea 444 zenbakia duen txartelaren jabea. Mindararen elkartetik pasa behar du sari bila irabazleak hilaren 18a baino lehen. Ondoko argazkiak Mindara elkartearenak dira.