Arrazakeria eta xenofobia oinarrian dituen diskriminazioaren gainean arituko den tailerra antolatu du SOS Arrazakeriak.
Arrazakeria eta Xenofobiari aurre egiteko tailerra antolatu du SOS Arrazakeriak.
Diskriminazioaz mintzatuko dira, neurria hartzen eta horri aurre egiteko janzten, SOS Arrazakeriak hilaren 18an (asteartea) antolatu duen tailerrean. Arrazakeria eta xenofobian oinarritutako diskriminazioaz arituko dira, eta bereziki gizarte eragileei zuzenduta badago ere, interesa duen edonorentzat zabalik dago. Atzerritarra den norbait diskriminatzen dutenean, atzerritar izateagatik, nola jokatu landuko dute tailer horretan, eta halaber, diskriminazioarekin lotutako salaketak jasoko dituen aplikazio berria aurkeztuko dute. Berdin izena du aplikazio horrek, eta salaketak telefonoz bideratzeko aukera eskainiko du.
Gizarte eragileak funtsezkoak direla etorkinak tokiko gizarte sarean integratzeko esan du SOS Arrazakeriak, “garrantzitsua da, beraz, aktibo izatea diskriminazio mota guztien aurkako borrokan”. Diskriminazio egoera horiek antzematen jakitea eta esku hartzeko irizpide zein tresnak emango dizkiete tailerrean horretarako: “Diskriminazioa zer den, , zein arlotan ematen diren eta ematen direnean aurre egiteko estrategiak landuko dira tailerrean”.
Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatuak emango du tailerra Merkatuzarren 19:00etatik 21:00etara.