Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lehen sorospenerako arreta eskola curriculumean txertatuko du Orereta Ikastolak

Hori egingo duen Euskal Herriko lehen ikastetxea izango da Orereta Ikastola. Emergentziak Osakidetza erakundearen eta EHUren Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin elkarlanean ari dira.

Ostiralean egin zuten agerraldia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/28

Lehen sorospenerako arreta eskola curriculumean txertatuko du Orereta Ikastolak. Hori egingo duen Euskal Herriko lehen ikastetxea izango da aurreko ostiralean jakinarazi zuenez. Emergentziak Osakidetza erakundearen eta EHUren Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen ezinbesteko aholkularitzari eta laguntzari esker emango duela pausua jakinarazi zuen ostiraleko agerraldian Anartz Muxika Andresek, Orereta Ikastolaren zuzendariak.

Lehen sorospenak eskola curriculumean txertatzeko ikastetxeko komunitate osoa inplikatu eta ahalduntzea izan dela gakoa azaldu zuen Muxikak: “Talde eragile bat osatzea izan da lehen pausua. Talde eragile hori ikastolako osasun munduko hainbat gurasok eta zenbait langilek osatzen dute”. Lehenik, lehen sorospenerako formazio sakona jasoko dute horiek Emergentzia Osakidetzako profesionalen eskutik, eta hori eginda, talde eragile hori izango da ikastolako langile guztiak eta DBHko ikasleak formatuko dituena. Ikastolako eraikin bakoitzean gainera,  desfibriladore bana jarriko dute (bost denera) eta suspertzea nola egin ikasteko 30 panpina erosi. Ikastolako eraikin bakoitzerako ekintza protokoloak ere idatziko dituzte eta horren arduradunak izendatu, “beharrezkoa den kasuetan nola jokatu eta zein pausu eman jakin ahal izateko”, azaldu du zuzendariak.

Horrela eskatzen duten gurasoek gainera,  formazioa jasotzeko aukera izango dute datorren ikasturtetik aurrera.

Otsailean formazioa

Ikasturtero egingo dutela prozedura hori zehaztu dute. Horrela, formazio iraunkorra eta eguneratua bermatuko dute. Otsaila hasieran jasoko du formazio saio sakona Emergentziak Osakidetzaren eskutik talde eragileak, eta hori amaituta egingo dute langile eta ikasleen formazioa. Ikasturte amaierarako bukatzea aurreikusi dute arduradunek. Prozesu guztian, Oiartzo Batxilergo Ikastolak ere parte hartuko duela azaldu du Muxikak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat saiakera egin dituztela herritarrak osasun arretan ahalduntzeko nabarmendu zuten ostiraleko agerraldian  bildutakoek, “kontzientzia hartu eta norbere burua nahiz ingurukoak laguntzeko eta artatzeko aukera ematen du horrek. Garrantzitsua da hori jendarte arduratsu eta solidarioa eraikitzeko”.

Lehen sorospenerako arreta eskola curriculumean txertatzea horren guztiaren gehigarri eta osagarri da Muxikaren esanetan, “pausu bat gehiago”. Prozesua dokumentatu egingo du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, nahi duen ororen eskura jartzeko.

Orereta Ikastolaren aspaldiko asmoa zela horrelako zerbait egitea esan dute arduradunek, “bizitzarako ikasleei eskain diezaiekegun gauzarik garrantzitsuenetakoa baita osasun arreta formazioa”. Eskerrak eman dizkie Muxikak Emergentziak Osakidetza eta Medikuntza eta Erizaintza fakultateari “beren laguntzagatik”, eta ikastolako komunitateari “inplikazioagatik. Elkarlanik eta komunitatearen gabe ezin izango zen proiektua aurrera atera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.