Hiri Paisaiak. Aldaketaren anatomia. Errenteria 1982. Izenburu hori jarri diote Xenpelarren atzo, hilak 6, inauguratu zuten argazki erakusketari. Madalenen bueltan ohikoa den erakusketak hiria bera hartu du hizpide aurten. Duela 30 urte zena eta gaur dena konparatuz, historia bera erakusten dituzte argazkiek. Uztailaren 13 eta 14an
hitzaldiak egongo dira.